IRULEGIKO SOTOA

Historia

Irulegiko Sotoa Irulegi sormarkako (Jatorri Deitura Kontrolatua) kooperatiba da. 9 mahastizain suharrek sortu zuten, 1952an. Orain, izari politeko taldea da. 16 langile eta 85 kide baditu. Kideetarik 42 Irulegi sormarkan dira. Irulegi sormarkako bolumenaren % 60 biltzen du. Frantziako kooperatiba ttipienetarik da.

Nortasun agiria: eremua / mahats motak

  • 146 ha mahasti, horietarik 31 hektarea laborantza biologikoan direnak  edo iragaten ari.
  • Mahats mota beltzak (bordeles beltza, axeria eta axeri haundia) = landatu eremuen % 90.
  • Mahats mota zuriak (izkiriota ttipia, izkiriota eta xuri zerratu ttipia) = landatu eremuen % 10.

Ekoizpenaren deskripzioa

  • Urtean 600 000 botila saltzen dira.
  • Arnoaren egiteko tresna osoki berriz pentsatua, 2016an.
  • Arno zuriak, gorriak eta beltzak lehiaketa haundienetan erregularki sarituak dira.

Harremanetarako

IRULEGIKO SOTOA

Donibane Garaziko bidea

64430 BAIGORRI

Tel : 05 59 37 41 33

Helbide elektronikoa : contact@cave-irouleguy.com

Webgunea : www.cave-irouleguy.com