ILARRIA Etxaldea

 

Historia

Ilarria Irulegiko etxe zaharra da. Ilarria izenak larre leku baten izena ekartzen du gogora. Badira mendeak etxe hori familia berarena dela. Baxenabarreko arkitekturako eraikin horietan, dupategia eta sotoa badira. Etxaldean, arnoa beti egin da.

 

Nortasun agiria: eremua / mahats motak

  • 10 ha, horietarik 3 ha zuri (izkiriota ttipia eta xuri zerratu ttipia) eta 7 ha beltz (% 45 bordeles beltza, % 35 axeria eta % 20 axeri haundia).
  • Gisu lur harritsuak eta pobreak dira.
  • Landareen trinkotasuna: 5000 ondo arte, ha bakotx.
  • Mahastiak laborantza biologikoaren printzipioaren arabera landuak dira.

 

Ekoizpenaren deskripzioa

  • Arnoak molde naturalean egiten dira (bertako altxagarriak eta bakteriak).
  • Sulfitatzea gehienik 35/45 mg-tan, botiletan ezarri aitzin.
  • Gorria: % 50 bordeles beltza eta % 50 axeria.
  • Zuria: % 50 izkiriota ttipia eta % 50 xuri zerratu ttipia.
  • Beltza: % 65 bordeles beltza eta % 35 axeria.
  • Bixintxo arnoa: % 55 bordeles beltza – % 15 axeri haundia – % 35 axeria.

 

Harremanetarako

ILARRIA Etxaldea

Herri barnea

64220 IRULEGI

Tel : 05 59 37 23 38

Helbide elektronikoa : ilarria@wanadoo.fr