Mahastizaintzaren eta enologiaren zaletasun suhar batek sustaturik, Sébastien CLAUZEL eta Cécile SABAH, 2011ko maiatzean, abentura eder batean abiatu dira: beren arnoa egitea.
Cécile Bordeleko eskualdean eta Côte de Provence eskualdean trebatu zen; Sébastien, aldiz, Beaujolais eskualdean eta gero hainbat sormarkatan, hala nola Crozes Hermtiage, Cornas eta Côte de Provence.
Gutizia etxaldea hola sortu zen, bien zaletasunak sustaturik eta zaletasun hori zuekin partekatzeko gogoak motibaturik.
Bordeles beltza nagusi duen gorriak freskotasun eder bat eskaintzen du, fruitu gorri ttipiak nasai dituen aroma bilbe polit batekin.
Gazterik edan daitezkeen arno beltzak egin nahi ditugu, aldi berean gai kontzentratuak atxikiz, zahartzea posible izan dadin. Etxaldean, bi arno beltz egiten dira: axeria nagusi duen arno beltz bat, fruitu aireekin eta “malgua, gihartsua baino gehiago”; Dotorea izeneko arnoa, % 90 bordeles beltzezkoa, bilbe egituratu batekin, denborarekin malgutuko dena
Cécile SABAH eta Sébastien CLAUZEL
Leizparze auzoa
64430 BAIGORRI
Tel : 05 59 37 52 84
Helbide elektronikoa : domainegutizia@gmail.com
Webgunea : www.gutizia.fr