Euskal Herrian plantaturik (Baxenabarren), Irulegiko mahastia 200 m eta 400 m-ko goratasunaren artean da, Baigorri eta Donibane Garazi inguruan, hamabortz bat herritan hedaturik. 240 ha baditu eta Frantziako mendiko mahasti ttipienetarik da: azaleraren 2/3 terrazetan landatuak dira, leku malkarretan eta, horrengatik, eskuz landu behar dira, lehengo moldean.

Irulegiko mahastiak Jatorri Deitura Kontrolatua (AOC) 1970ean erdietsi du eta Jatorri Deitura Gerizatua (AOP) 2013an. Horiei esker, gure ekoizpenen izenak gerizatzen ahal ditugu, bai Frantziako lurraldean, bai Europako Batasun osoan.

1945ean sortu Irulegiko Arnoen Sindikatuak mahasti hori defendatzen du. Gaur egun, 60 kide baditu, 18 etxalde independente eta soto kooperatibo bat barne. Zato gure mahastizainen ezagutzera.

Beren zaletasun suharra aipatuko dauzute, Euskal lurrari zenbat lotuak zaizkion eta arno paregabe baten ekoizteaz zoin harro diren.

AOC Irouléguy (125 sur 317)

Dastatu AOC Irouleguy izendapenaren aniztasuna!

Egin klik hemen gehiago ikasteko!

Gure berriak

Photography - © Serge Esteve

Gure azken artikuluak

Syndicat des vins d'Irouléguy / AOC Irouléguy - © la SCEP / Antoine GAUTREAU

Instagram