Historia
Arretxea etxaldearen inspirazioa Irulegiko mahastiaren historia zahar eta noblea da, familiaren tradizioari ere jarraikiz, bereziki aitatxirena, mahastizaintza arras maite baitzuen.
90eko hamarkadan, mahasti-etxaldea sortu zuten, landareak dentsitate haundian landatuz eta sotoa eraikiz. Laster, arnoa egiten hasi ziren, 1993an.
Nortasun agiria: eremua / mahats motak
- 5 ha, terrazetan eta mazeletan landatuak, Jararen oinetan, Irulegin.
- Laborantza biologikoan (1998az geroz egiaztaturik) landu mahastia. Laborantza biodinamikoan ari dira.
- 3,5 ha zuri, 4 ha beltz eta 1 ha gorri.
Ekoizpenaren deskripzioa
- Arno gorriak, beltzak (Tradition eta Haitza) eta zuriak (Hegoxuri, Grés, Schistes).
- Lurraldeari egokitu lana, batez ere Grés eta Schistes arno bereziekin.
- Esperimentazioak egin dira DOLIAS ontzietan (Goicoechea eltzegintza lantegia).
- Dastatzea posible da, hitzordua hartuz, Baxenabarreko estiloa duen gure etxaldean.
Kontaktua
RIOUSPEYROUS familia (Thérèse, Michel eta Iban)
64220 IRULEGI
Tel / Fax : 05 59 37 33 67
Helbide elektronikoa : arretxea@free.fr