Historia

Pierre-Etienne BRANAk Euskal Herriko arnoen ezagutarazteko eta garatzeko tirria bazuen. 1897an, arno merkataritzan hasi zen, Uztaritzen. Jean haren semeak segida hartu zuen eta Donibane Garazin plantatu zen. 1984an, Jeanek 23 ha-ko mahastia antolatu zuen, terrazetan, beren lurraren kalitatearengatik hautatu lursailetan. Brana etxaldea 1986az geroz lanean ari da, ingurumena errespetatuz. 3. mailako HVE (Haute Valeur Environnementale) ziurtagiria badu.

Nortasun agiria: eremua / mahats motak

  • 19 ha Izpurako eta Duzunaritzeko herrietan hedaturik.
  • Lurren dibertsitatea: gres gorrixka, gisu lurrak eta lur buztintsuak.
  • Gehiena terraza hertsietan landatua.
  • Mahats mota beltzak: axeria, axeri haundia eta bordeles beltza.
  • Mahats mota zuriak: izkiriota eta izkiriota ttipia eta xuri zerratu ttipia.

Ekoizpenaren deskripzioa

  • 650 Hl Irulegi sormarkan.
  • Arno beltzak: Domaine Brana, Bizi Berri, Harri Gorri.
  • Arno zuriak: Domaine Brana, Ilori, Albedo.
  • Arno gorriak: Harri Gorri.

 

Harremanetarako

Sarl Etienne BRANA

3 bis, Jai-Alaiko etorbidea

64220 DONIBANE GARAZI

Tel: 33 (0)5 59 37 00 44

Fax: 33 (0)5 59 37 14 28

Helbide elektronikoa : contact@brana.fr

Webgunea : www.brana.fr