Historia

80ko hamarkadan, RECA familiak 8 ha mahasti landatu zituen ARRADOIko mazela malkarretan. Artaldea ere bazuten, beraz, elkarlana hautatu zuten. 2014an, hiru alabek deliberatu zuten bi aktibitateen segida hartzea, gasna eta arno egiteari lotuz. Gaur egun, Elorri RECAk eta Brice ROBELETek dute BORDAXURIA kudeatzen.

Nortasun agiria: Eremua / Mahats motak

  • 9 ha mahasti, horietarik % 80 terrazetan.
  • Lurra: lohia eta hareharri gorria, burdinaz oso aberatsa, drainatzeko gaitasun haundikoa. Harri ama azalera agertzen da, guti edo aski.
  • 5 ha mahats mota beltzetan: bordeles beltza, axeria eta axeri haundia gutiengoan.
  • 4 ha mahats mota zuri: izkiriota eta izkiriota ttipia eta xuri zerratu ttipia.
  • Landareen trinkotasuna: 2500 eta 5000 ondo artean, ha bakotx.

Ekoizpenaren deskripzioa

  • Arno beltz, zuri eta gorriak, laborantza biologikora iragaten ari.
  • Bana bertzeko errendimendua: 22 Hl eta 30 Hl artean/ ha.

Harremanetarako

Elorri RECA eta Brice ROBELET

BORDAXURIA Etxaldea

Bordaxuria

64220 IZPURA

Tel: 06 86 56 66 94

Helbide elektronikoa: contact@domaine-bordaxuria-larraldea.com

Webgunea: www.domaine-bordaxuria-larraldea.com