Photographie / Logotype - Domaine Bordatto

Historia

2001ean sortua… laborari gazteak… dena sortu behar zen: lurrak aurkitu, inbestitu, etab. Sinpleki, abiatzeko, mahastizain-enologo lanbidea maitatu behar zen, bai eta gure herriari atxikiak izan. Bizi-proiektu bat eta inkontzientzia pixka bat ere behar ziren.

Nortasun agiria: eremua / mahats motak

  • 1 ha Irulegi Jatorri Deitura Gerizatuan (AOP), 2 ha Oharpen Geografiko Gerizatuan (IGP) eta 4 ha sagardi, sagarnoaren egiteko.
  • Lursail zatituak, lurren dibertsitate aberatsa.
  • Laborantza biologikoan egiaztatua den etxaldea.
  • % 100 bordeles beltza.

Ekoizpenaren deskripzioa

  • Jatorri Deitura Gerizatuko «Lurumea» arnoa, % 100 bordeles beltzean den mahasti zahar batetik egina.
  • Bertze arno eta sagarno mota anitz.

Harremanetarako

Pascale eta Bixintxo APHAULE

64220 JATSU

Tel: 05 59 49 18 22

Helbide elektronikoa : bordatto@orange.fr

Webgunea : www.domainebordatto.com