Photographie / Logotype - Domaine Arretxea

Historia

Arretxea etxaldearen inspirazioa Irulegiko mahastiaren historia zahar eta noblea da, familiaren tradizioari ere jarraikiz, bereziki aitatxirena, mahastizaintza arras maite baitzuen.

90eko hamarkadan, mahasti-etxaldea sortu zuten, landareak dentsitate haundian landatuz eta sotoa eraikiz. Laster, arnoa egiten hasi ziren, 1993an.

Nortasun agiria: eremua / mahats motak

  • 5 ha, terrazetan eta mazeletan landatuak, Jararen oinetan, Irulegin.
  • Laborantza biologikoan (1998az geroz egiaztaturik) landu mahastia. Laborantza biodinamikoan ari dira.
  • 3,5 ha zuri, 4 ha beltz eta 1 ha gorri.

Ekoizpenaren deskripzioa

  • Arno gorriak, beltzak (Tradition eta Haitza) eta zuriak (Hegoxuri, Grés, Schistes).
  • Lurraldeari egokitu lana, batez ere Grés eta Schistes arno bereziekin.
  • Esperimentazioak egin dira DOLIAS ontzietan (Goicoechea eltzegintza lantegia).
  • Dastatzea posible da, hitzordua hartuz, Baxenabarreko estiloa duen gure etxaldean.

Harremanetarako

RIOUSPEYROUS familia (Thérèse, Michel eta Iban)

64220 IRULEGI

Tel/ Fax : 05 59 37 33 67

Helbide elektronikoa : arretxea@free.fr