Historia

1895az geroz, Abotia etxaldeak zerriak hazten ditu. Orduan, Iruñera igortzen ziren. XX. mendearen hastapenean, aktibitate nagusia mahastizaintza eta arnogintza zen. Denbora hartako aldaketa haundiek, bai zailtasunen aldetik, bai aitzinamenduen aldetik, etxaldearen aktibitatean aldaketa ekarri zuten: behi esnedunen eta zerrien hazkuntza berriz ere nagusitu ziren. Bizkitartean, 1980-1990eko urteez geroz, mahastiak terrazetan landatzearekin, arnoak berriz garatu dira.

Nortasun agiria: Eremua / Mahats motak

  • 5 ha Arradoiko lur buztintsu, lohitsu eta harritsuetan.
  • Mahasti sailak terrazetan dira.
  • Mahastizaintza arrazoitua.

Ekoizpenaren deskripzioa

  • Arno beltzen, gorrien eta zurien ekoizpena.
  • Errendimendua: 35-40 Hl/ha.
  • Beltzak: % 65 bordeles beltza, % 10 axeria, % 25 axeri haundia.
  • Haritzezko upeletan ondua.
  • Gorria: % 65 axeria, % 35 bordeles beltza. Gaztea delarik edatekoa.
  • Zuria: % 20 xuri zerratu ttipia, % 30 izkiriota ttipia, % 50 izkiriota. Abotia familiaren azkena da.

Contact

ERRECART familia

EARL ABOTIA

64220 IZPURA

Tel: 05 59 37 03 99

Fax: 05 59 37 23 57

Helbide elektronikoa : abotia@wanadoo.fr